Zer da Etiketa Berdea?

Etiketa Berdea denbora luzez mamitu den proiektu etiko berria da, hausnarketa kolektibo baten ondorioz sortutako proposamena. Geure buruari maite eta bizi dugun kirol honek norabide egokia hartu duen galdegin diogunean bihotzak erantzun diguna.

Inguruarekiko eta hurkoarekiko errespetuzko jarrera bilatzen duen aldarri bat baino ez da. Era berehan konpromiso bat ere bada. Trukean ezer jaso gabe apustu egitea. Trukean ezer ez, ondorengoei mundu hobe bat uztearen ustea besterik ez.

Etiketa Berdea elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketen aldeko manifestua da.

Zu ere izan zaitezke Etiketa Berdea.

Instagram

Ongi etorri!


Ohar garrantzitsua

Eguraldi iragapen makurra dela eta, lasterketan zira soinean eramatea gomendatzen dugu.

Gehiago

Haurren lasterketa

Etxeko gaztetxoenek ere beraien lasterketa izango dute. Otsaialak 24, larunbata 17:00etan herriko plazan. Izen emateak 16:30etan egingo dira eta 2€ euro solidario Mindara elkartera bideratuko dira. Sorpresaz beteriko arratsaldea izango da. Animatu!!

Gehiago

Oihana Kortazar hitzaldia

Korrikalari haundi baten bizipenak ezagutzeko aukera izango dugu: OIHANA KORTAZAR Mendi Lasterketetan Palmares handiena duen Euskal korrikalaria-ren hitzaldia, Zegama Aizkorri, Skyrunningnko eta Kilometro bertikaleko Munduko Txapelduna. 🗓️ Otsailak 21 asteazkena, 19:30etan. 📍Gezala auditoriuma. 💶 Doan!! 🎫 https://sarrerak.lezo.eus/evento/-/view/197274/oihana-kortazar-hitzaldia

Gehiago

Cargando…

Algo ha ido mal. Por favor, recarga la página y/o inténtalo de nuevo.

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar